2018(e)ko otsailaren 18(a), igandea

IPUIN KONTALARIA

PASA DEN ASTEAN MAITE FRANKO IPUIN KONTALARIA ETORRI ZEN GURE GELARA. IPUIN POLITAK KONTATU ZIZKIGUN ETA PRIMERAN PASATU GENUEN.

HURRENGO ARTE



2018(e)ko otsailaren 14(a), asteazkena

INAUTERIAK
Ostiralean ospatu genituen inauteriak eskolan. 
Ikusi nola dantzatu genuen!!

2018(e)ko otsailaren 8(a), osteguna

ERLETXO

GAUR ERLETXOREKIN IBILI GARA LANEAN. EZ DUZUELA EZAGUTZEN? HORI EZ DUT SINESTEN, PRIMERAN PASATU BAITUGU BERAREKIN JOLASEAN.

BATEN BATI BERE SEME-ALABAK EZ DIOLA EZER KOMENTATU? BENO, BA...

ERLETXO, HORRELA IPINI DIOGU IZENA, PROGRAMATU DAITEKEEN ROBOT TXIKI BAT DA ETA HEMENDIK AURRERA BERAREKIN PROGRAMAZIOAREN HASTAPENETAN MURGILTZEN HASIKO GARA.



EMOZIOZ BETETAKO SAIOA IZAN DA. BEGIRA BESTELA UMEEN AURPEGIAK:
























ZORIONEZ, TALDE BATEK LORTU DU ERLETXO BERE HELMUGARA ERAMATEA. A ZELAKO POZA!








ZIUR NAGO LAISTER DENOK LORTUKO DUGULA!


HAINBESTE GUSTATU ZAIE BATZUK ERLETXORI MARRAZKIA DEDIKATU DIOTELA:












SONIA DELAUNAY


DAKIZUEN BEZALA, SONIA DELAUNAY IZAN GENUEN TERTULIA ARTISTIKOAREN MINTZAGAI GABONETATIK BUELTATU GINENEAN. BA, INOIZ BAINO, BERANDU HOBE IZATEN DENEZ, HONA HEMEN EGINDAKO LANEN ARGAZKI BATZUK:
































HORRENBESTE LAN ETA GERO, IKUSI ZELAKO ARTELAN POLITAK EGIN GENITUEN. GURE "DELAUNAY"AK:








TERTULIA EGITEN ERE OSO GUSTURA ARITU GINEN!


2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena

2. GELAKO ASANBLADA


PASA DEN OSTIRALEAN GELAKO BIGARREN ASANBLADA EGIN GENUEN (JAKINA DA, AURRETIK BILERA MIXTOA IZAN ZUTELA). ASTEBETE BERANDUAGO... ZER KONTATUKO DIZUET BA NIK, ZUEN SEME-ALABEK DAGOENEKO KONTATU EZ DIZUETENA?


TITULARRAREN FALTAN, MATIAS, ESPERIENTZIADUNEN LAGUNTZAREKIN, ONDO MOLDATU ZEN.

MINERALAK


GURE ALEXI IKARAGARRI GUSTATZEN ZAIZKIO MINERALAK ETA GURI HITZALDIA EMATEKO PROPOSAMENA LUZATU GENIONEAN, ONARTU ZUEN. PASA DEN OSTEGUNEAN MINERALEN KUTXA ETA MINERAL EZBERDINEZ BETETAKO MOTXILAREKIN ETORRI ZITZAIGUN GELARA. OSO HITZALDI POLITA EGIN ZUEN ETA MINERALEI BURUZKO GAUZA PILA BAT ERAKUTSI ZIZKIGUN.





















EA NOR DEN HURRENGOA BERE ZALETASUNEN BERRI EMANEZ HITZALDIA EMATERA ANIMATZEN DENA!